Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NESKEN PORROTA, 21 - 7


Partidu txar baten ondoren neskak esku hutsik itzuli dira Oñatitik

Partidu kaskarra gaur Oñatin neskak jokatu dutena. Une oro aurkariaren menpe izan dira eta epailearen erabakiek ere ez diete asko lagundu.

Hasieratik, Aloñako taldea partidan sarturik agertu da eta gureak berriz, oraindik autobusean zirela zirudien. UROLA KE SUMINISTROS ELECTRICOS OLETAkoek ahul aritu dira defentsa lanetan eta jokoa sortzerakoan ere kamuts, pase ugari uts egin dituztelarik. Ondorioz lehenengo zatiaren amaieran markagailuak 8 eta 0koa erakusten zuen.

Jarraipenean ere hildo beretik joan dira gauzak. Gureak asmatu ezinik, baloi asko galduz, eta oñatiarrak eroso jokatuz tartea hamabi goletara handitzea lortu dute bigarren zati honetan.

Hirugarrenean, dena erabakia zegoenean, gure taldekoak hobeto aritu dira, bai erasoan eta bai defentsan eta azken zati hau berdinduago izan da. Amaieran markagailuak 21 eta 7koa adierazten zuen etxeko taldearen alde.