Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPEN BERRI BAT INFANTIL MUTILENTZAT


Atsedenaren ondoren indartsu itzuli dira gure mutilak


Aurreko jardunaldian atsedena izan ondoren, Iker Hernandezek zuzendutako mutilek Legazpiarren aurka aritu dira gaur goizean. Talde horiak hasieratik izan du kontrolpean norgehiagoka eta markagailuan berehala hartu du abantaila. Horren ondorioz markagailuak lehen zatian 10 eta 4koa erakusten zuen.

Bigarren zatia hildo beretik joan da. Etxeko taldeak aurkarien pase ugari moztu eta kontraerasoak burutu ditu, tarteak pixkana gora eginaz. 25 eta 8ko emaitzarekin amaitu da bigarran zatia.

Azken zatia lasai hartu dute gure infantilek, hala ere, markagailuko aldea bere horretan mantendu da. Azkenean 37 eta 19ko emaitzarekin amaitu da partidua UROLA PREMANKen alde

Gaurko garaipenarekin, taldeak sailkapenaren goi aldean jarraituko du. Datorren astean jardunaldirik ez dagoenez, bi aste izango dituzte, sailkapen buru den Amenabar "A"ren aurkako partidua prestatzeko.

Aipagarraia da, gaurkoarekin, UROLA KE eta La Salle Legazpi taldeen arteko hirugarren derbia jarraian izan dela (orain dela hiru aste kadete gizonezkoak, aurreko asteburuan talde nagusiak eta gaur infantil gizonezkoak) eta hiruretan, Urretxu Zumarragatarrak irten direla garaile.