Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen bat gehiago BKL-UROLArentzat


Estuasunik gabe garaitu zuten Urnieta 23-34


Igande goiz euritsua zen atzokoa eta gure jubenilek goiz jeiki behar izan zuten, autobusa hartu eta Urnieta aldera abiatzeko, jardunaldi honi zegokion partida jokatzera. Joaneko pardidan bezalaxe goitik behera nagusitu zen gure taldea, nahiz eta jokalari batzuen falta izan.

Partidako lehen minutuetan gure jokalariak oraindik ere lokarturik zeudela zirudien, lehen 5 minutuak jokatu zirenean markagailua 3-1 etxekoen aldera zegoen eta. Erasoan oso motel zebiltzan eta ez zuten jaurtiketa argirik aurkitzen. Baina une honetan gure taldearen susperraldia hasi zen eta 1-10ko partziala egitea lortu zuten, erasoan baloiari abiada gehiago eman eta alboetatik jauriketak egitea lortu zutelarik. Atzokoan egun ona izan zuten gure albokoek jaurti zuten ia guztia sareetara bidali baizuten. Atsedenaldira iritsi aurretik erritmoa apur bat jaitsi zuten eta aldea murriztu zen apur bat 11-15

Bigarren zatiaren lehen minutuetan jokalari laranjen intentsitate faltari epaileak adierazi zituen 2 minutuko hiru kaleratzeak gehitu zitzaizkion eta Urnietak ez zuen aukera pasatzen utzi markagailuan gehiago hurbiltzeko 14-16. Une horretan partida estua izango zela zirudien baina gure jokalariek grina berreskuratu eta aldea zabaltzea lortu zuten. Etxekoek defentsa aurreratu zuten arren bisitariek ez zuten honi aurre egiteko arazorik izan eta partida amaierara estuasunik jasan gabe iritsi ziren. Partida amieran emaitza 23-34koa zen.