Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPEN EROSOA NESKENTZAT PASAIAN


Defentsako lanean eta kontraerasoetan oinaritutako garaipen erosoa lortu zuten UROLA KEko neskak, Eraintzari eginiko bisitan.


Lehenengo zatia oso berdindua izan zen eta inork markagailuan zulorik zabaltzea lortzen ez bazuen ere, gure neskak, hasierako 1 eta 0koa salbu, beti izan ziren aurretik. Etxekoek, pibotaren lanean oinarritu zuten joko guztia. Gure jokalariak baino gorputz handiagokoa izanik, erraztasunez zulatu zuen gure defentsa. Atsedenaldian baina, Jorgek zuzendutako taldeak gol bateko abantaila zuen (8-9).

Bigarren zatian, horitxoak 3-3ko defentsa zertxobait atzeratu zuten eta honek eragina izan zuen. Aurkarien pibotak mugitzeko zailtasun gehiago izan zituen eta etxeko taldeak baloia galtzen hasi zen. Galdutako baloi bakoitza kontraerasoa eraikitzeko baliatu zuten gure neskak eta horietako gehintsuenak gol bihurtu zituzten. Horrela, bigarren zati honen amaieran markagailuak 12 eta 17koa erakusten zuen.

Hirugarren eta azken zatian, UROLA KE SUMINISTROS ELECTRICOS OLETAk defentsako lana are eta gehiago doitu zuen, baloi ugari lapurtuz eta kontraerasoak bikain burutuz, geroz eta zulo handiagoa egiten joan zen markagailuan. Atezainek ere lan txukuna egin zuten eta hiru gol besterik ez zituzten jaso. Amaieran markagailuak 15 eta 33ko alde handia erakusten zuen.