Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JUBENILAK GARAIPENEN ZAKUA GIZENTZEN JARRAITZEN DUTE


Partida orekatu eta sutsu batean 32 eta 30 garaitu du CDB Leizaran.


Larunbatean Ispillan sailkapeneko lehenengoak eta bigarrenak neurtzen zituzten indarrak eta ondorioz partida polita aurreikus zezakeen. Horrela ulertu zuen kiroldegira hurbildu zen ikuslegoak, etxekoek beti bezala ongi erantzun bazuten, Andoaindik ere multzo polita etorri zen eta harmailetan animo oihuak etengabeak izan ziren.

Taldeek ere ez zuten huts egin eta partida bizia, lehiatua eta gogorra eskaini ziguten. Markagailuko aldeak estuak ziren, bainan agintzen zutenak andoindarrak ziren. Moranek entrenatutakoak eusten jakin zuten eta ez zieten zulo handirik zabaltzen utzi. Lehenengo zatiaren amaieran bisitariek aurretik ziren 14 eta 15.

Bigarren aldiaren hasieran, atzo zuriz jokatu behar izan zuten CDB Leizaranekoek gogo bilduz kantxaratu ziren eta partidako agintea hartuko zutela zirudien, baina horitxoek suspertu eta ordagoari aurre eginez zatiaren erdi aldera aurretik jartzeko gai izan ziren. Amaierararte partidak ildo beretik jarraitu zuen, bi taldeek dena emanaz eta tarteka eskubaloi polita eskainiz. Amaieran garaipena Urretxu-Zumarragan gelditu zen eta lortutako bi puntuekin UROLA KE · ASPIRACIONES SANTA LUCIA sailkapeneko lehena da.