KADETEENTZAT ASTEBURU GAZIGOZOA
Garaipen bat eta porrot bat gure kadetentzat.
Hilaren hamazazpian UROLA-PREMANKek eta Euskalduna Tarbenak indarrak neurtu zituzten Ispillako kantxan. Etxekoek bi puntuak bertan gelditzea lortu zuten 29 eta 22 irabazita. Lehen hamar minutuetan, markagailuan ez ziren alde handiak izan, 4-5 bisitarien alde. Hala ere, defentsa estutu egin zuten horitxoek eta punteria zorroztu. Horrela, 4-1 partziala egin zuten Vararen mutilek eta 2 puntuko errenta lortu zuten. Abantaila norgehiagoka osoan berean mantendu zen, neurri handi batean defentsaren erruz. Gure atezain Arkaitz Aizpuruk, hiru zutoinen artera joan ziren baloien %47 gelditu zuen.
Beste aldetik, UROLA KE porrotaren zapore garratza dastatu zuen. Partidua serio hasi zuten bi taldeek baina lehen ordu laurdena igaro ostean, egiako jokalariek defentsa aurrerartu eta presioa gehitu zuten. Honek, Ikerren mutilei baloi asko galtzea eragin zien. Kontraerasoan sartutako golei esker lortu zuten bisitariek markagailuan alde egitea. Partiduaren amaierara heldutakoan 20 eta 53koa zen emaitza.
Dagoeneko jakina den bezela, UROLA KEko partaide asko hasiberriak dira eskubaloi mundu honetan, eta ez da harritzekoa zailduago dauden taldeen aurka galtzea. Joango dira akatsak zuzentzen, horretarako, denbora, ahalegina eta gogoa dira osagai nagusiak. Badakigu gure mutilak lanerako prest daudela eta gaitasuna badutela. ANIMO MUTILAK.