Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NESKEN GARAIPENA

alt

Arrate 14 eta 7 garaitu zuten eta Forualdundiko Txapelketako partida guztiak irabazi dituzte.


Bi taleak aurretik elkarren aurka jokatuak ziren eta horduko emaitzak, gure aldekoa izan zen, baikorrak izateko beta ematen zigun.

Partidaren lehenengo zatia txarra izan zen. Konpoko hotzaz kutsatuta edo gehiegizko konfiantzarekin kantzaratu zirelako gure neskei asko kostatzen zitzaien erasko jokoa antolatzea. Defentsan lan hobea egin zuten eta lehengo zatian aurretik bukatu zuten. Markagailua joko eskasaren isla da, 2 eta 0.

Bigarren eta hirugarren zatietan Jorgek zuzendutako neskek defensako bizitasuna mantendu zuten eta erasokoa jokoa hobetzearekin batera garaipen eroso beten jabe egin ziren, 14 eta 7.

Hurrengo jardunaldian berriz ere Ispillan jokatzen dute, oraingo honetan Zarautz KEren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida zaila izango da, baina irabaziz gero sailkapeneko lehen postuan bakarrik kokatzeko aukera baliatu behar dute UROLA SUMINISTROS ELECTRICOS taldeko neskek.