Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BOSTGARRENA JARRAIAN.

alt

UROLA LAZTIk garaipen berri bat lortu du azken sailkatuaren aurka, 41 eta 32.


UROLA LAZTIkoek arrisku handiko partida zuen gaur arratsaldean. Azken sailkatua zuten parez pare eta garaipena ziurtzat jotzen bazen ere, aurten antzeko norgehiagoketan puntu garrantzitsuak galdu izan ditu. Agian horrexegatik beroketaren unetik jokalariak arreta handiz aritu dira.

Partida osoan erasoak defentsei nagusitu zaie. Bi taldeak makal aritu dira defentsako lanetan eta horregatik markagailuak erakusten duen gol sorta. Hasiera berdindua izan da, bi taldeek gola erraz lortzen zuten eta uneka bisiteriak aurretik ere izan dira. Hogeigarren minutuaren inguruan Horitxoek defentsa zertxobait sendotu dute eta bost goleko aldea lortu dute atsedenaldira iristean (21-16)

Bigarren zatiak ere ildo beretik jarraitu du, UROLA LAZTIk hiru-lau gol lortzen bazituen, jarraian aurkarien txanda zetorren eta markagailuan tartea murriztea lortzen zuen. Amaieran bederatzi goleko aldea etxekoen alde, 41 eta 32.

Partida honetan Jorge Martinen berregerpena eman dela aipatu nahi genuke. Jorgek lehen itzulian, Zarautzen jokaturiko partidan hartu zuen min eskubiko sorbaldan eta bere itzulera poztekoa da, datozen jardunaldietan taldeak jokalari guztien beharra izango bai du. Erritmo falta nabaritu badu ere, sorbaldak ondo eratzun dio.

Taldeak bost jarduera jarraian daramatza galdu gabe eta horrek talde izaera sendotu du. Jokalariek sentsazio onak berreskuratu dituzte eta moralez gainezka dabiltz. Guztiaren beharra izango dute datzozen jardunaldietan bolada ona mantenu ahal izateko. Hasteko, asteburuan gure taldearen puntu kopuru berdina duen Usurbil KEri egin beharko diote bisita.