Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EUROPAKO ESKUBALOI TXAPELKETA

alt

Multzoak zehaztuta gelditu dira eta bigarren ligaxka hasi da.

Egina dago lehen entresaka Auatrian jokatzen ari den Europako Eskubaloi Txapelketan eta hasiera eman zaio bigarren faseari. Lehen ligaxkan egindakoa aintzat hartzen da bigarrenean. Horri begira Kroazia eta Islandia dira indartsuenak lehen multzoan. Beraiekin batera Norvegia , Danimarka, Austria eta Errusiak osatzen dute lehen multzo hori.

Bigarrengoan berriz Espainia, Polonia, Frantzia, Eslovenia, Alemania eta Txekia egokitu dira eta hiru lehenak dira aukera gehien dituztenak.

Bigarren ligaxka honen ostean, multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak ariko dira finalerdietan.