Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BATEAN BALE, BESTEAN KALE.


Jubenil gizonezkoak bi norgehiagoka zituzten asteburu honetan. Larunbatean garaile irten ziren eta igandean galtzaile.


Kronologikoki, larunbatean Tolosa CF izan genuen bisitari eta UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUCIAko mutilek aise eta nagusitasun osoz atera zuten aurrera partida. Defentsa sendo eta bikain batean oinarritu zuten beraien garaipena. Erasoan ere ondo eta asko asmatu zuten eta tolosarrak ez zuten inungo aukerarik izan. Horitxoek partida hasieratik izan ziren aurretik markagailuan eta amaieran 42 eta 25eko argi batekin amaitu zen partida.

Igandean berriz Usurbil KEkoak izan ditugu Ispillan eta oraingoan gure mutilak izan dira garaipena lortzeko inongo aukerarik izan ez dutenak. Usurbildarrak lehen minututik nagusitu dira eta tarteka JM Moranek entrenatutako mutilek gerturatzea lortzen bazuten ere, inoiz ez dute bisitarien garaipena arriskuan jarri. Amaieran 28 eta 40.