Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadete emakumezkoen partida zirraragarria.


Gure neskak hamazazpina berdindu zuten Leizaranen aurka.


UROLA KE SUMINISTROS ELECTRICOS taldeko neskak Leizaran zuten bisitari larunbatean Ispillan. Alde handiaz irabaziz gero multzoko lehen postua lor zezeketen, zaila izango zela jakinarren gogotsu irten ziren Jorgek eta Alainek entrenatutakoak.

Gauza ez zen ondo hasi gure neskentzat. Geldo jokatuz, akats ugari eginaz... ekin zioten partidari eta bisitariak aldea zabaltzeko ez zuten zailtasunik izan eta instat batean zero eta lauko partziala lortu zuten. Baina horitxoak egoerari buelta eman zioten, zehaztasun gehiagoz jokatzen hasi ziren, baloi gutxigo galduz eta defentsa sendotuz, lehenengo tartea murriztu eta ondoren norgehiagoka orekatzea lortu zuten. Atsedenaldian bederatzinako berdinketarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian orekak jarraitu zuen eta inork ez zuen markagailuan tartea zabaltzerik lortu. Hamabostgarren minututik aurrera bisitariek defentsa gogortu eta lau goleko alde egin zuten. Bazirudien garaipena Andoain aldera joango zela, baina Urretxu-Zumarragakoak ez zeuden amore emateko prest, eta hutsarte baten ondoren jokoaren ekimena hartzea lortu zuten eta amaierarako berrogei segundo falta zirela markagailuan hamazapinako berdinketa ezarri zuten.

Aipatzeko da etxekoen atezainak egin zuen partida borobila. Bisitariek gehien estutu zuten unean eginiko geldiketa ugariek taldea partidan mantentzea lortu zuen eta horrek gainontzeko jokalarien grina suspertzea ekarri zuen.