Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LIGAKO AZKEN PARTIDA UROLA EK GOIERRI BUSENTZAT (KN)

alt

Liga amaitzen gure azken taldea izan da. Orain denok Kopan buru-belarri

    Hogeita sei jardunaldiren ostean, UROLA EKO GOIERRIBUS taldeak asteburu honetan amaitu du Ligako ibilbidea. Ainhoak eta Naiarak entrenatutako neskek garaipenarekin amaitu dute fase erregularra. Hamairu garaipen, bi berdinketa eta hamaika porroteko balantzeak, meritu handiko seigarren postuan sailkatzeko balio izan die. Zorionak guztioi egindako lan eta ahaleginagatik.

    Gainerakoan, gure talde askok atsedena izan dute Kopan. Hiru eta lau taldeko multzoetan antolatuta daude Kopak, eta beraz, lauko multzoetan sartutako taldeek bakarrik jokatu dute. Bost taldek defendatu dituzte gure koloreak asteburu honetan eta bakarrak lortu du garaipena. UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO izan da. Garaipen erosoa lortuta, Malkorbe Kopan lehiatzen duen multzoko bigarren postua lortzeko borrokan jarraitzen du.

    Beste lau taldeak infantil mutilak eta neskak izan dira. Nahiz eta gehienak lehiakor agertu diren, lauretako inork ez du garaipenik lortu. Porrotak porrot, finalerako sailkatzeko aukerak daude oraindik. Borrokan jarraituko dugu!

    Aspaldiko partez, Klubeko gazteenek ere, alebin eta benjaminak, jardunaldia izan dute. Gure neska-mutilek jokatzeko irrikitan zeuden eta gogotsu aritu dira. Alebin Mixtoko taldeak, kantxa osoan jokatzen duena, garaipena lortu zuen igandean Ispillan. Ondoren, Eskubaloi Eskolakoek topaketak izan zituzten. Gu izan ginen anfitrioi eta Bergara KEren eta La Salle Legazpi Eskubaloiaren lagunak izan genituen bisitari. Primeran pasa zuten !!!





EMAITZAK · 2025 / 05 / 10-11


1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina · K0pa

Urola EK · Laztimendi

-

-

Atsedena

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina · Kopa

Urola EK · Construcciones Antio

42

19

Hernani

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino · Kopa

Urola EK · Antonio Aranzadi

-

-

Atsedena

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino · Kopa

Urola EK · RSA

-

-

Atsedena

Kadete Emakumezkoak · Cadete Femenina · Kopa

Urola EK · Eutsi

-

-

Atsedena

Kadete Emakumezkoak · Cadete Femenina · Liga

Urnieta Kamox Precisión Machining

24

28

Urola EK · Goierribus

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino · Kopa

Leizaran Oianume

37

33

Urola EK · Alai Hortz Klinika

Urola EK · Deskarga Aroztegia

26

27

DQD Bidaiak Pulpo EK

Infantil Emakumezkoak · Infantil Femenino · Kopa

Mek Eibar Eskubaloia A

26

25

Urola EK · Urzum

Urola EK

22

33

Trapaia Pulpo EK

Alebin Mistoa · Alevín Mixto

Urola EK

21

15

Fagor Professional Aloña Mendi KE A

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola EK Eskola · Bergara KE · La Salle Legazpi Eskubaloia