ESKUBALOIA PLAZARATU

·
Irunen Errege Kopa ospatzen dela eta, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ekitaldi antolatu dituzte probintzian zehar. Horien artean, "Eskubaloia Plazaratu" izenekoa. Zumarragakoa izango da egoitza horietako bat.
Lerro hauetatik, 2013an, 2014an, 2015ean edo 2016an jaiotako neska-mutilak gonbidatzen ditugu ekainaren 1ean, igandea, Zela Aristiko pilotalekutik pasatzera.
ZATOZTE!!!