Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DENBORALDIAREN AZKEN TXANPARI EKIN DIOGU

alt
Khalil Khaldoun Reghif eta Unai Barajas Sadornil Gipuzkoako Haur Selekzioarekin

Oporraldiaren ondoren, bueltan gara

    Oporretan Klubaren jarduera ez da hutsaren hurrengoa izan, UROLA EKeko ordezkaritza batek parte hartu baitzuen Costa Brava Lloret Cup oinarrizko eskubaloi txapelketaren hamalaugarren edizioan.

    Aurreko edizioetan bezain txukun antolatu ez bazuten ere (lehiaketa sistema ez zen oso argia izan, egoitzetara garraiatzeko zailtasunak, emandako zerbitzuen kalitatea ez zen hain ona izan …), espedizioko kideak pozik itzuli ziren esperientziarekin eta helburuak beteta (ondo pasatzea, eskubaloian jokatzeko beste modu batzuk ezagutzea, Klubeko kide izatea sustatzea eta sendotzea).

    Gainera, Unai Barajas Sadornil eta Khalil Khaldoun Reghif Gipuzkoako Haur Selekzioarekin aritu ziren eta Hondarribiko Torneoko txapeldun izendatu ziren.

    Gainontzean, maiatzaren leheneko zubi honetan, gure talde guztiak, UROLA EK GOIERRI BUS (KN) izan ezik, liga erregularra amaitzeko jardunaldi bat geratzen baitzaio, dagozkien kopan lehiatzen hasi dira. Hiru/lau taldeko multzoetan jokatuko diren kopak eta multzo bakoitzeko txapeldunek finala jokatuko dute garaikurra eskuratzeko ahaleginean.

    Azkenik, jakinarazten dizuegu ekainaren 6, 7 eta 8an Irunen jokatuko den Errege Kopa dela eta, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak, RFEBMrekin, Irungo Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, hainbat jarduera antolatu dituela Gipuzkoako klubentzat (entrenamendu irekiak CB Bidasoa ASOBALeko jokalari eta teknikariekin; teknifikazioak RFEBMrekin; formakuntzak ezberdinak; eskubaloia plazara . . . )

    UROLA EK-k jarduera horietako baten egoitza izatea eskatu zuen, eta Ispilla kadete mailako entrenamendurako izendatu dute, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan. Horrela, maiatzaren 6an, asteartean, 17:30ean neskek eta 18:30ean mutilek, UROLA EK-ko hamar neska-mutil eta parte hartu nahi duten inguruko klubetako bostek, ASOBALeko teknikari eta jokalariekin entrenamendua izango dute.

    Era berean, ekainak 1ean benjamin eta alebinentzat Eskubaloia Plazaratu saioak izango dira Zumarragan.





EMAITZAK · 2025 / 05 / 03-04

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Fagor Proffesional Aloña Mendi

29

29

Urola EK · Laztimendi

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urbil Usurbil KE

42

24

Urola EK · Construcciones Antio

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Urola EK · Cristalería Goiherri

-

-

Atsedena

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Oñabike Aloña Mendi KE

26

36

Urola EK · Antonio Aranzadi

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Urola EK · RSA

39

38

Ereintza Aguaplast

Kadete Emakumezkoak · Cadete Femenina

Cartonajes Arregui Aloña Mendi KE

29

27

Urola EK · Eutsi

Urola EK · Goierribus

46

19

Leizaran Txuria

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · Alai Hortz Klinika

26

28

Zubacoe Elgoibar

Urola EK · Deskarga Aroztegia

27

11

Lana Aloña Mendi KE

Infantil Emakumezkoak · Infantil Femenino

Urola EK · Urzum

49

26

Tecnifuelle Elgoibar

Urola EK

29

14

Ingou Arrasate

Alebin Mistoa · Alevín Mixto

Urola EK

-

-

Atsedena

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola EK Eskola

-

-

Atsedena