Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Eskualdeko derbia infantil gizonezkoetan

alt

Garaipena canarioren mutilentzat.


Gaur goizean La Salle Legazpi "A" eta UROLA KE PREMANKen arteko norgehiagoka jokatu da Bikuña kiroldegian. Garaipena, 17 eta 22, Urretxu-Zumarragakoentzat izan da. Hasieran horitxoek lasaiegi hasi dute partida eta markagailua estu-estua izan da une oro, amaieran 4-5.

Bigarren zatian UROLAkoek sendoago aritu dira. Kermanen baloi lapurretei esker kontraerasoan aritu ahal izan dira eta ihes egitea lortu dute, amaieran sei goleko aldea lortu dutelarik (9-15).

Hirugarren eta azken zatian berdinketa izan da nagusi bi taldeen artean eta aldeak bere horretan mantendu dira. Une zailetan, UROLAkoek zalegoa izan dute euskarri. Aipagarria da taldea nola animatu duten, ez bakarrik golak eta jokaldi onak egin ondoren, baita ere akatsen baten ondoren.

Gaurko partidarekin lehenego faseari amaiera eman diote gure mutilek eta beraien multzoan laugarren sailkatu direnez Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute. Lehen fase honetan eginiko lana ona izan da, horrela uste dute taldeko arduradunek, eta datorrena zailagoa izango dela jakitun diren arren papel txukuna egiteko esperantza dute. Gainera talde zailenen aurka jokatzea gure mutilak zailduko ditu eta beraien jokoaren garapenerako egoki etorriko da. AUPA MUTILAK, ZORIONAK ETA EUTSI !