Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AZAROAREN 12KO ETA 13KO KRONIKAK ETA EMAITZAK


Klubeko gazteenen debuta azpimarratuko dugu asteburu honetan. UROLA EK ESKOLAko neska-mutilak Aizarnazabalen izan zuten lehen jardunaldia. Bertan, Zarautz KE eta Zumaiako Pulpo EKeko kideekin aritu ziren

1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Zirraraz beteriko goiza izan zen igandekoa Ispillan. Partida hasi aurretik, Irene Vivas taldeko jokalariak talde osoaren animoak jaso zituen eta omenaldi xume bat egin zitzaion Munttarperen aurkako partidan izandako lesio larriari ahalik eta ondoen aurre egin ziezaion.

    Taldea eginez hasi zuten goiza UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOko neskak, eta talde moduan lehen zati parekatsua lehiatu zuten (10 eta 11). Bigarren zatian defentsa onari eutsi zioten eta mentalki indartsu azaldu, partiduan sartuta, beraien esku ez dauden erabaki eta gertaerei kasu egin gabe. Dena eman eta lehiakor eta borrokalari agertu arren, bukaeran 19 eta 22. Pena azkenengo minutuetan gehiago gerturatzeko aukera ugarietan kale egin izana.

    Nagore pozik eta harro agertu zen bere neskek egindako lanarekin. Hori da bidea!!!

UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 19 - URNIETA QUEL ABOGADOS, 22


1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    UROLA EK LAZTIMENDIk bi puntu lortu zituen berriro Ispillatik urrun, irteera zail batean, Hondarribiak Arrasateri, denboraldiko puntako taldeetako bati, egindako bisitan garaipena lortzetik baitzetorren.

    Berehala ikusi zen horiak hobeak zirela. Defentsan oso sendo, baina ez zuten asmatzen erasoan sortutako aukerak bihurtzen. Horrela zaila izan zen nagusitasun hori markagailuan islatzea, eta garaipena arriskuan egon ez zen arren, zabalagoa izan behar zuen. 20 eta 25 bukaeran.

    Hartzekotan, aukerak sortzeko gaitasuna. Zorretan, erasoan asmatu ez izana. Hobetu beharreko tartea dago.

    Datorren astean Lezoko Munttarperen bisita jasoko dugu eta, kategoria honetan ohikoa denez, ez da partida erraza izango.

DONE PEDRO HONDARRIBIA BIDASOA, 20 - UROLA EK LAZTIMENDI, 25


JUBENIL GIZONEZKOAK

    Interesa eta ziurgabetasuna zegoen UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIren errendimendua ezagutzeko Gipuzkoako txapelduna erabakiko duen fasean, baina Iñigoren mutilek galdu gabe jarraitzen dute, berdinketa bat eta bi garaipenekin.

    Larunbatean bigarren garaipena lortu zuten, oraingoan Saiekoren aurka. Partida horretan ezin izan zuten baraiek gustoko duten moduan lasterka egin, baina hasieratik bukaerara menderatu zuten lehia. Defentsan ondo, sendo, eta erasoan eroso, laster lortu zuten bi-hiru goleko abantaila, eta, horri esker, partida kontrolpean izan zuten.

    Atsedenaldian 9 eta 14, eta bigarren zatian abantaila zortzi goletara zabaldu zuten, baina azken erlaxazioaren ondorioz, etxekoek pixka bat murriztu zuten aldea, baina horitxoen garaipena arriskuan jarri gabe.

    Bigarren fasea ondo hasi da, baina hau oso luzea da, lehia handia dago eta borrokan jarraitu beharko da.

SAIEKO AUTO OSINAGA PEUGEOT, 25 - UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 30


    Bestalde, UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKAk bigarren faseko bigarren garaipena lortu zuen 3. multzoan, Arrasate 30 eta 20 garaituz.

UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA, 30 - INGOU ARRASATE EB, 20



EMAITZAK · 2022 / 11 / 12-13

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urola EK · Construcciones Antio

19

22

Urnieta Quel Abogados

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Done Pedro Hondarribi Bidasoa

20

25

Urola EK · Laztimendi

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Saieko Auto Osinaga Peugeot

25

30

Urola EK · Cristaleria Gohierri

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

30

20

Ingou Arrasate EB

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Ereintza Aguaplast

20

17

Urola EK · Urzum

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Saieko Oxkarbi Bar

36

30

Urola EK · Antonio Aranzadi

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Urola EK · RSA

24

26

Aloña Mendi KE

Infantil Emakumezkoak · Infantil Femenino

Aloña Mendi KE “D”

13

16

Urola EK · Goierribus

Alebin Gizonezkoak · Alebin Masculino

Zarautz KE “A”

29

13

Urola EK Deskarga Aroztegia

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Pulpo, Zarautz KE

-

-

Urola Eskubaloi Kluba