Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Apirilaren 2-3ko emaitzak eta kronikak.


·

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    CB UROLA EK LAZTIMENDIren garaipen sufritua Ordizian. Horien defentsa distiratsua izan zen eta etxekoen erasoa erabat baliogabetu zuen. Erasoan berriz, atearen aurrean erantzukizunak pisatu zuen, eta horren erakusgarri da atsedenerako ohiz kanpoko zazpinako berdinketa.

    Inixiok entrenatutako mutilek defentsa-intentsitateari eutsi zioten, eta, azkenean, partida apurtzeko behar ziren espazioak eta kontraerasoak aurkitu zituzten. Hala, diferentzia handituz joan zen partzial bakoitzean.

    Multzoan dagoen berdintasunaren erakusle, beste jardunaldi bat jokatuta sailkapenena erabaki gabe jarraitzen duela

    Datorren astean Zumaiako Pulpo EK izango dugu bisitari, ligako liderra. Erabakiorra ez izan arren, asko egongo da jokoan bi taldeentzat. Urolak punturen bat eskuratu beharko du bere asmoei eusteko, eta bisitariak Ligako txapelketa ziurtatzen saiatuko dira.

SIGLO XX PLATER PRESTATUAK ORDIZIA, 17 - UROLA EK LAZTIMENDI, 21


1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Neska seniorrak Legazpin partida on bat jokatzetik zetozen, garaipenarekin, eta hau egutegian beste garaipen bat lortzeko markatuta zeukatenetako bat zen. Baina hasiera-hasieratik ikusi bere egunik onena ez zutela ez. Gol egitea asko kostatu zitzaien, nahiz eta aukera argiak izan, baina bisitarien atezainak eta beren akatsek kondenatu egin zituzten. 4 eta 8 atsedenaldian.

    Bigarren zatian, defentsa mistoarekin hobetu eta berdindu egin zuten partida. Baina azken bost minutuetan, bisitariek guztietan asmatu zuten, eta gureak, berriz, bakar batean ere ez.

    Egun txarra CB UROLA EK URZUMeko neskentzat. Lau penalti hutsegin zituzten, gol-une argiak eta normalean golak erraz egiten dituzten jokalariek ez zuten lortzen kontrako atea zulatzea… Lau partida geratzen zaizkigu beste garaipen bat lortzeko. Animo!

UROLA EK URZUM, 11 - EGIA 2, 17


2. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    CB UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKk lehen zati on batean aurretik amaitu zuen markagailuan, 20 eta 15. Partida bideratua zirudien, baina bigarren zatietan dituzten zailtasunez jakitun ziren, egoera fisikoagatik luze egiten zaizkie. Kargak kudeatzen asmatu eta amaierara arte eusten jakin zuten, mailako Gipuzkoako Kopako 2. multzoan, bigarren garaipen jarraian lortzeko. Ahalegin kolektiboa, garaipen kolektiboa. Aurrera!!!

UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA, 36 - BERGARA KE, 34


JUBENIL GIZONEZKOAK

    Partida gaizki hasi zuten horiek, markagailuan lau gol azpitik egon zirelarik. Hutsartea eskatu eta kantxako jokalari guztiak aldatu ondoren, bisitarien erreakzioa gertatu zen. Defentsa-intentsitate handiagoarekin eta eraso-ahalmen handiagoarekin, CB UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIk markagailua irauli zuen, eta lehen erdia 17 eta 23koarekin amaitu zen.

    Partida berrabiaraztean, partida hasi zuten jokalari berak itzuli ziren, baina zentratuago, eta, horri esker, aldea handituz joan zen.

    Beste partida batzuetan gutxi jokatzen duten jokalariei minutuak emateko baliatu zuen egoera talde teknikoak. Multzoko lehen postuan jarraitzen dugu, baina ezin gara loak hartu. Borrokan jarraitu behar da.

SALA TUNK HONDARRIBIA ESKUBALOIA, 31 - UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRI, 48



EMAITZAK Resultados  · 2022 / 04 / 02-03

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Siglo XX plater prestatuak Ordizia

17

21

Urola EK · Laztimendi

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Urola EK · Urzum

11

17

Egia 2

2. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 2ª Territorial Masculina

Urola EK · Alai Hortz Klinika

36

34

Bergara KE

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Sala Tunk Hondarribia Eskubaloia

31

48

Urola EK · Cristaleria Gohierri

Kadete Gizonezkoa Euskal Liga · Cadete Masculino Liga Vasca

Gran Camping Zarautz ZKE

48

18

Urola EK · RS Aralar

Kadete Emakumezko  Errendimendua · Cadete Femenina Rendimiento

Urola EK · Construcciones Antio

26

29

Astigarraga Gys Elgoibar

Kadete Gizonezkoak Partaidetza · Cadete Masculino Participación

Urola EK · Antonio Aranzadi

30

18

Donibane Eskubaloia

Infantil Gizonezkoak Partaidetza · Infantil Masculino Participación

Aloña Mendi KE  B

7

34

Urola EK · Goierribus

Infantil Emakumezko Partaidetza · Infantil Femenino Participación

Aita Mari Pulpo EK

23

13

Urola Eskubaloi Kluba

Alebin Gizonezkoak Errendimendua · Alebin Masculino Rendimiento

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena