Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ERREGINAREN KOPA

alt

·

    Eskubaloiko Erregina Koparen XLIII. edizioa Donostian izango da, apirilaren 29an, 30ean eta maiatzaren 1ean. Zortzi taldek hartuko dute parte, Illunbe Donostia Arena izango da egoitza eta Super Amara BERA BERA izango da talde antolatzailea.

    Antolakuntzak abonuen salmenta jarri du martxan. Otsailaren 28a baino lehen erosten badira, hiru egunetarako abonua 28 euro kostatuko da helduentzat, eta gazteentzat (6-14 urte) 15 euro.

    CB UROLA EKean lehiaketa horretarako bidaia antolatuko dugu, eta idazki honen bidez, emakumezkoen eskubaloi onenaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldira joan nahi dutenek horren berri eman behar diote entrenatzaileari, Zuzendaritza Batzordeko kideren bati edo mezu elektroniko bat bidali behar diote Urola .cronicas@gmail.com-era, beranduenez otsailaren 26an, zenbat heldu eta zenbat gazte joango diren adieraziz.

    Joan-etorriak egiteko autobusa antolatuko dugu. Bazkideek eta Klubeko jokalariek 5 euro ordaindu beharko dute bidai bakoitzeko eta bazkide ez direnek 10 euro. Animatu!

Oharra: asteburu horretan ez da jardunaldirik egongo.