Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gizonezkoen kadeteak Euskal Ligan sartzeko Play Offak jokatuko ditu asteburu honetan

alt

·

    Asteburu honetan, UROLA EK RS ARALAR Errendimenduzko Kadeteak Euskal Ligara igotzeko play off-a jokatuko du Barakaldon. Partidak ostiral arratsaldea, larunbat goiza eta igande arratsaldean dira.


    Taldearekin batera joan eta animatu nahi duten senideek, beste taldeetako jokalariek, bazkideek eta zaleek taldearen autobusean bidaiatu ahal izango dute. Irteerak ordu hauetan eginen dira: Ostiralean, hilak 21, 16:00etan; larunbatean, hilak 22, 8:30ean, eta igandean, hilak 23, 14:00etan.

    Lekua erreserbatzeko, WhatsApp-eko mezu bat bidali behar da 676 79 22 48 telefonora. Mezu horretan, izen-deiturak, zein egunetan eta zenbat plaza gorde nahi diren adierazi behar da.

    Oharra: taldeko autobuseko plazak gaindituko balira, bigarren bidaia bat antola genezake. Kasu horretan, bigarren autobusa laguntzaile guztien artean ordainduko da.

AUPA UROLA!