Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Convocatoria de Reunión Lloret 2019


.

Guraso preziatuak:

Idatzi honen bitartez, Lloret Hiriko Nazioarteko IX Eskubaloi Txapelketan parte hartuko duten jokalarien gurasoei Martxoak 28an, Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean 19:30etan egingo dugun bilerara dei egiten dizuegu.

Bileraren gai-zerrenda honako hau izango da:

1. Bidaiaren egitarauaren eta Lloreten burutuko ditugun jardueren berri eman.
2. Eraman beharreko gutxieneko arropa eta tresneria gogorarazi.
3. Harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat eta zaintza bereziren bat edo/eta medikazioren bat behar duten jokalarien informazioa jaso. (Horretarako orrialdearen behealdea bete eta bilerara ekarri)
4. Norberak dakarrena.