Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste garaipen bat neskentzat


Casa Astigarraga Elgoibar garaitu zute eta dagoeneko sei puntu dituzte

Larunbat arratsaldean ispillan jokatutako partidan gure neskek garaipena eskuratu zuten eta Lehiaketa Batzordeak aurreko jardunaldiako emaitza erabaki artean sailkapeneko laugarren postuan jarraitzeko balio die.

Partida hasieratik etxekoak nagusi ziren, nahiz eta markagailuan alde handirik zabaltzerik ez lortu, lehen zatiaren 8-7-ko emaitzarekin amaitu zelarik.

Bigarren zatian halaber etxekoak nagusi izan ziren eta defentsa gogorrago bati esker kontraerasoak lortu eta markagailuan ihes egin zuten.

Hirugarren eta azken zatian kanpotarrak suspertu egin ziren eta honi esker markagailua 14na berdintzea lortu zuten partidari emozioa jarriz. baina orduan gure neskak berriz ere defentsa indartu eta partida erabaki zuten 8 goleko diferentziarekin, 24-16.