Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehenego taldeak Irunen irabazi du.


Irunen irabazi ondoren UROLA LAZTIK sailkapenaren goi aldean jarraitzen du.

Talde horiak partidaren hasiera bikaina egin zuen. Joko azkarra eginaz eta Iñaki Larrearen golei esker markagailuan 1 eta 5ekoa ezartzea lortu zuen. Partida erosoa izango zela zirudien baina etxekoen susperraldia iritsi zen eta hamabostgarren minuturako partidua berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera berdintasuna izan zen nagusi. Irundarrek pibotearekin jokatzea asmatu zuten eta atsedenaldira bi goleko aldeaz iritsi ziren (15 eta 13).

Bigarren zatian bi taldeen arteko parekotasunak jarraitu zuen. UROLAkoek defentsako joko ona egin zuten eta horri esker markagailua berdindu eta aurretik jartzea lortu zuten. Norgehiagoka azken bost minutuetan erabaki zen. Gure mutilek bi goleko errenta lortu eta eustea lortu zuten, amaieran 22 eta 25 irabaziz.

Garaipen honekin UROLA LAZTIkoek etxetik kanpo jokaturiko partidu guztiak irabazi dituzte eta sailkapeneko goi postuetan jarraitzen dute. Une honetan lau talde daude hamar puturekin berdinduak. Goi alde horretan jarraitzeko asteburuan Legazpiko Hegialde Autoak-ekoen aurkako derbian ezin da hutsik egin.