Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BOLADA ONEAN DIRA GURE KADETEAK


Nahiz eta paridan zehar hamaika huts egin irabaztea lortu dute horitxoek, hala ere, beste emaitzek ez diete batere lagundu eta zeru lurrek bat egin beharko dute lauko finalera sailkatzeko.

Euskal ligako lehen fasearen azken txanpan sartu dira gure mutilak eta hori gutxi balitz hurrengo fasera sailkatzeko aukerekin. Baliteke presio horregatik edo egin dituzten eta egiteko dituzten bidaiengatik baina inongo momentutan ez zuten joku erakusgarririk egin. Erasoan baloi asko galtzen ziren eta defentsan ez zuten behar den intetsitaterik, beraz beti atzetik edo tarte txikiarekin zihoazen UROLA ANTONIO ARANZADI S. L.ko jokalariak. Atsedenaldira bi goleko aldearekin iritsi ziren, zehaki 13 eta 11.

Bigarren zatiaren hasieran gauzak asko aldatuko zirela zirudien, erasoan gahiago asmatzen hasi bai ziren eta defentsan lehen hamar minutuetan hiru gol sartu bai zizkieten. Hala, 20 minuturen faltan sei goleko aldea zuten alde, baina derrepentan dena alda liteke Euskal ligan, izan ere, hurrengo hamar minutuetan tartea bi goletara murriztu bai zuten Ereintzako jokalariek. Nahiz eta gehiegi gerturatu bisitariak, Jose Angelen mutilek burua hotz mantendu zuten eta tarteari eustea lortu zuten. Azkenean 27 eta 24ko emaitzarekin bi puntua etxean gelditu ziren, hori bai, biziki sufrituta.

Bi puntu hauei esker esperantzak piztu ziren hurrengo fasera sailkatzeko, baina Bidasoak Zarauzko Euskalduna ahaguztidunari emandako egurrak denak dehuseztatu ditu. Hala ere, posibilitateak badaude sailkatzeko eta dauden bitartean gure mutilek duten dena emango dute.

Azpimarratzeko lana ein zuten Arkaitz Aizpuruk eta Jon Etxebarriak, golak ekiditen eta sartzen. Hala ere, beste taldekide denak lan txukuna egin zuten eta beraiek ere merezi dute txalo bero bat.