Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZAPORE GAZI-GOZOA GURE KADETEENTZAT


Partida biribila jokatu arren ezin izan dute Amazsa Urdaneta mendean hartu. Partida oso berdindua izan da eta azken minutuetan erabaki da.

UROLA ANTONIO ARANZADI S.L. Euskadiko txapeldunorde geratu da ezin izan bai die bizkaitarrei irabazi. Partidaren lehen 20 minutuetan aurretik izan dira horitxoak, beti ere tarte txikiaz. Minutu horretaik aurrera etxekoak, kontraerasoei esker, aurretik jarri dira eta lehen zatiaren amaieran hiru goleko aldea zuten. (13 - 10).

Atsedenalditik bueltan gogotsu irten dira gure mutilak eta azkar berdindu dute markagailua, eta berdeak urduritzen hasi dira. Partida maldan behera zutenean gure mutilek, benetan eztabaidagarriak diren, bi kanporatze izan dituzte ia aldi beean, eta ondorioz bizkaitarrek berriz ere hiru goleko aldea lortu dute. Epaileaz ahaztu eta berriz ere markagailuari buleta ematen saiatu dira (gertu izan dira lortzetik, izan ere, gol bakarrera jarri dira) baina ahalegina ezerezean geratu da. Azken segunduetan erabakigarria izan den gola jaso dute eta 28 - 26koarekin joan dira aldageletara.

Zorionak jokalari, entrenatzaile taldeari eta nola ez, baturolari. Orain inoiz baino beharrezkoagoa dugu zuen laguntza, izan ere, zailtasun handiagoak izango ditugu partidak aurrera ateratzen eta zuen laguntza erabakigarria izan daiteke.

ZORIONAK DENEI!!!!!