Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EUSKADIKO LIGARAKO TXARTELA LORTU DUTE


UROLA ANTONIO ARANZADI S.L.k Marianistas gasteiztarren aurka lortutako garaipenari esker lortu dute euskadiko mailan jokatzeko baimena.


Gure mutilek partida zaila zuten, orain arte inoiz erabilitako defentsa-sistemak erabil daitezke txapelketako fase honetan eta gure mutilek guztiz barneratu gabe dituztenez egokitzea kosta zaie. Zailtasun asko izan dituzte gol aukera garbiak sortzeko eta lehen gola 6. minutuan lortu dute. Defentsan ere kostata ibili dira Jose Angelen mutilak eta beraz ez dute markagailuan alde egitea lortu. Hala eta guztiz ere, atsedenaldira 15 eta 10 iritsi dira aurretik.

Atsedenaltik bueltan zumarraga- rretxuarrengan ohikoa den 4-2 defentsa ezarri eta zortzi goleko aldea lortu dute, baina orduz geroztik gasteiztarrak aldea murrizten hasi dira eta Loiura gerturatu diren zale guztiei beldurra gorputzean sartu zaie. Egoera zaila kudeatzen asmatu dute eta amaieran 28 eta 25eko emaitzaz irabazi dute. Garaipen horri esker Euskadiko Ligarako igoera poltsikoratu dute.

Bihar Urdanetaren aurka jokatuko dute gure mutilek eta seguru gaude garaipen eder bat lortuko dutela.

ZORIONAK UROLA!!!!