Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BESTE PUNTUTXO BAT


Urola KE BMk azken asperenean lortu du berdinketa Ordizian.


Pasa den astean Legazpiarren aurka derbia galdu eta gero, partida hark utzitako zapore gazia kentzeko aukera zuten Ordizian gure mutilek. Eta, egia esan, erdizka lortu zuten, garaipena ez izan arren, ia galduta izan zuten puntua ekarri baitzuten Majoritik.

Partidan zehar egindako jokoari dagokionez, ezin esan liteke gure taldeak partida ona jokatu zuenik. Hainbat unetan defentsan sendo arituagatik, beste horrenbeste ziren etxekoek gure defentsan zuloak aurkitzen zituzteneko aldiak. Erasoan, bestalde, jokaldak burutzeko gai izanagatik, jaurtiketak ez ziren sareetara joaten, Ordiziarren atezaina eta zortea medio. Gauzak horrela atsedenaldian 12-8 koa zen emaitza. Bigarren zatia ere antzekoa izan zen. Oraingo honetan horitxoek pixkanaka-pixanaka tartea murrizten bazuten ere, ez zuten aurrea hartzerik lortzen. Hala ere, besoak ez zituzten jaitsi eta zerbait lortzeko ahaleginean tinko mantendu ziren. Azken segundoetan, tentsioa handia zen, emaitza estuari, markagailua falta zela eta ondorioz amaierarako denbora zehatzik ez jaikitea gehitu baizitzaion.
Baina gure mutilek lortu zuten atea zulatzea eta 26nako berdinketa ezartzea.

Oraindik ere bolada txarra ez dute guztiz eten Iker eta Imanolek zuzendutako mutilek, baina horretarako bidean dira. Larunbat honetan Usurbil izango dugu bisitari Ispillan, eta garaipenerako aukera polita da, izan ere, azken aldiz taldeak bi puntuak Usurbilen eskuratu zituen.