Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DEBUT ZORIONTSUA


Alebin gizonezkoak, oñatiarrak 15 eta 12 garaituz, estreinaldi handia izan dute.


Lehen partida zuten eta urduritasuna nabaria zen gure gaztetxoengan. Norgehiagoka aurrera joan hala, ordea, egokituz joan dira eta jokuak ere hobera egin du.

Hasieran bisitariak aurretik jarri dira eta horrela izan dira hamar minutuko bi lehen zatietan. Atsedenaldiaren ondoren horitxoek abiadura handiagoz aritu dira erasoan eta defentsan sendotasuna erakutsi dute. Ondorioz, bost eta hutseko partzial baten ondoren markagailuan aurreratu eta amaiera arte tartea mantentzeko gai izan dira. Amaieran 15 eta 12 Jose Angel eta Andoniren mutilentzat.

Ondo hastea garrantzitsua izaten dela diote, gure gaztetxoak behnitzat lortu dute. EUTSI HORRI MUTILAK !!!!