Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ALEBIN GIZONEZKOEN ESTREINALDIA


Asteburu honetan egingo du debuta alebin gizonezkoen taldeak.


Denboraldi hasieratik ari da alebin mailako mutil talde bat astero-astero Jose Angelen esanetara zintzo entrenatzen eta igande honetan, 10:00etan Ispillan, Oski kirolak-Aloña Mendiren aurka, lehen partida jokatzeko aukera izango dute. Web orri honetatik, UROLA KE ESKUBALOIA osatzen dugun famili honetara ongi etorria eman nahi diegu eta zorte izan dezatela opa.

Mailaren berezitasugatik hilean behin partida bat izango dute eta gainontzekoan kirol zoragarria den eskubaloia zer den eta nola jokatzen den ikasten jarraituko dute. Heziketak eta prestakuntzak, bai kirolari bezala bai persona bezala, beste edozein alderdiri gailenduko zaio.

Elkartetik gaztetxoek kirol mota anitz ezagutzearen onuraz sinistarazita gaude eta horregatik animatzen ditugu gurean ari direnak beraien ikastetxeekin beste kiroletan ere aritu daitezen. Baina modalitate batzuetan oso gazterik hasten zirelarik jakitun eta guraso batzuen eskakizunei kasu eginez, Gipuzkoak Aldundiak denboraldi honetan eman digun aukerari heltzea erabaki genuen. Horren emaitza da alebin gizonezkoen talde hau. Esfuertzua eta lana suposantzen du guretzat, baian jokalarien ilusioa ikusirik, ahalegin horrek merezi du. Denon inplikazioaz, konpromisoz eta parte-hartzearekin aurrera egingo dugula ziur gaude.

ANIMO MUTILAK!!!