Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DERBIA LEGAZPIARRENTZAT


UROLA KE SUPER BMek 21 eta 23 galdu du.


Imanolek eta Ikerrek entrenatutako taldeak ez dabil behar den bezala. Gaur boladaka aritu da eta horrela gaitza da emaitza onak lortzea. Uneka, erasoan ondo mugitzen du baloia, nagusitasunak eta jaurtiketa egiteko aukera onak lortuz eta defentsan sendo aritzen da, baina jarraikortasunik ez du eta hori garesti ordaintzen du.

Horitxoek ongi hasi dute norgehiagoka eta hamagarren minutuan 4 eta 1 ziren aurretik. Hurrengo bost minutuetan ez dira legazpiarren atea zulatzeko gai izan eta bisitariek batea gerturatu dira. Gure mutilen beste ahalegin batez berriz era hiru goleko aldea, 7 eta 4 hogeigarren minutuan. Azken hamerretan, ordea, olagizonak hiru eta sei-ko partziala lortuz 10 eta 11 nagusitu dira lehen zatian.

Bigarrengoa gaizki hasi da gure mutilentzat, lehen minutu eta erdian bi gol jaso bait dituzte. Hurrengo bitan, hiru sartu eta partida orekatzea lortu dute. Ahaleginari jarraikortasuna emanez16 eta 15 aurreratu dira zazpigarren minuturako. Amaierarako hamasei falta direla hiru goleko aldea zuten, 19 eta 16, eta bisitariek hutsartea eskatu beharrean izan dira. Baina azken ordu laurdenean bakarrik bi gol sartzeko gai izan dira eta partida 21 eta 23 galdu dute.

Atsekabetzea alferrikakoa da, burua altxatzea beste erremediorik ez dago, hobetzeko grina eta gogoari eutsi eta aurrera egin behar da. Jarraikortasuna lortuz garaipenak gertu daude eta etorriko dira. EUTSI MUTILAK !!!

- Estatistikak..pdf