Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2011ko SUEDIAKO ESKUBALOIKO MUNDUKO TXAPELKETA

alt

Frantziak garaipen zerrenda gizentzen jarraitu nahi du.


Urtarrilak 13tik 30a bitartean Suedian jokatuko den Munduko Txapelketan Frantzia da faboritoa. Ez alferrik, azken bi urte eta erdian jokatu diren txapelketetan (2008ko Pekingo Joko Olinpikoetan, 2009ko Kroaziako Munduko Txapelketan eta 2010eko Austriako Europako Txapelketan) nagusitu da.

Hasiera batean, ez dago Frantziak huts egin dezakeen zantzurik. Hain emaitza bikainak eman dizkion bizkarrezurrari eutsiko dio: Omeyer, Karabatic, Gille, Abalo, Dinart, Guigou, Fernandez... Eta horiei, gainera, zenbait gazteen elkarpena gehitu behar zaie: Honrubia, Accambray, Bingo eta Barachet, besteak beste.

Kroazia izan daiteke frantziarren mehatxu handiena, bera bai da munduko eta Europako txapeldunordea. Balic, Vori eta Lackovic beteranoek Duvnjak, Cupic, Kopljar eta Gojun gazteen laguntza izango dute azken bi txapelketa nagusietako porroten mendekua hartzeko. Adi Domagoj Duvnjak erdikoaren jokoari.

Frantzia eta Kroaziaz gain beste faboritoen zerrenda luzea da. Polonia ondo ari da azken aldian eta azken bi txapelketetan lorturiko laugarren postua gainditu nahiko du Suedian. Islandia ere ondo aritu da. Bigarren Pekinen eta hirugarren Europako Txapelketan. Alemania eta Danimarka gora egin nahi dute berriro, aspaldiko partez berriz ere podiumera igo nahi dute. Espainia, azkenik, hirugarren izan zen Pekinen, baina hurrengo bi txapelketetan gaizki aritu da: hamairugarren eta seigarren izan da, hurrenez hurren. Hori hobetzen saituko dira Iker Romero, Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindo Espainiako selekzioko hiru euskal jokalariak.