Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PORROT BAT GEHIAGO


Gipuzkoako Bigarren Mailako taldeak porrotaz eman dio hasiera urteari.


Aurreko jardueran porrot-bolada amaitu ondoren partida irabazteko asmoz joan zen taldea Pasai Donibanera, baina asmoak horretan geratu ziren.

Partida oso orekatua izan zen eta garaipena edozein alde eror zitekeen. Hasieran inork ez zuen aginte makila hartzen asmatu eta txandaka agintzen zuten markagailuan, gehienez gol bateko abantailaz bazen ere. Lehen zatiaren amaiera aldera, horitxoek hiru goleko aldea lortu zuten (11 eta 14 sei minutu falta zirela) baina atsedenaldira 14 eta 16 iritsi ziren eta dena erabakitzeke.

Bigarrengo zatian orekak jarraitu zuen, gure mutilek ez zuten tartea zabaltzen, baina lortutako bi goleko abantaila mantentzeko gai ziren. Etxekoek ez zuten etsi eta amaierarako zortzi minutu falta zirenean 22na berdindu zuten. Horrekin konforme ez eta 24 eta 22 aurretik ziren sei minutu falta zirelarik. UROLA SUPER BMkoak ez zeuden prest eginiko ahalegina pikutara bidaltzeko eta 24na berdintzeko gai izan ziren. Aurretik jartzeko aukerak ere izan zituzten, baina ez zituzten gauzatu eta azkenean etxekoak nagusitu ziren 27 eta 25.

Zorteak ere ez du askorik laguntzen (larunbatean zortzi jaurtiketa joan ziren zutoinetara) baina taldeari zerbait falta zaio partidak borobiltzeko. Aurretik jartzen denean indarra galtzen du eta aurkariari aukera berriak ematen dizkio. Atzetik aurrera datorrenan ez du gorakada gauzatzen asmatzen. . . Boladaka jokatzen du. Hurrengo asteburuko legazpiarren aurkako derbia aukera polita da partida borobila jokatu eta berriro garaipenaz gozatzeko.


ANIMO MUTILAK, EUTSI GOIARI !!!