Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DENETARIKO EMAITZAK GIZONEZKOEN KADETE MAILAN


UROLA ANTONIO ARANZADIk garaipena eskuratu du; UROLA PREMANKek, aldiz, galdu egin du.


Ezin izan du UROLA KE PREMANKek miraria gauzatu Arrate "A"ren aurka. Miraria diogu, gure mutilek lehen urtea dutelako eskubaloiaren munduan eta eibartarrak multzoko indartsuenetakoak direlako. Partida irabaztea ia ezinezkoa zen, horregaitik Jon Andoni eta Julenen mutilek ahalik eta itsura onena ematea zuten helburu, eta lortu zuten. Geroz eta hobeto jokatzen ari dira horitxoak eta horrela jarraituz gero laister izango da lehen garaipena.

UROLA KE ANTONIO ARANZADIk berriz, bi puntuak Zumarraga-Urretxura ekartzea lortu zuen. Lehen zatian, joku onari esker 12 goleko errenta polita lortu zuen (5 - 17). Bigarren zatian, jokuaren maila jeitsi egin zen eta ez zen hain eskubaloi ederra ikusi, neurri handi batean etxekoen arduradunen jarrerak partida aldrebestu zuelako. Horrek gure mutilen jokua zertxobait nahastu zuen, baina hala eta guztiz ere aldea gizentzen joan ziren, amaieran 13 - 31ko emaitzaz irabazteko. Garaipen honi esker atsedenaldira lidertzan heldu dira Jose Angelen mutilak.