Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BOSGARRENA ERE BAI


Ez da plaza erraza izaten Usurbilgoa, baina UROLA KE SUPER BM taldeak garaipen eder bat ekarri zuen igandean eta jokaturiko partida guztia irabazi ditu.


Beste behin jokalari gutxi zituen taldeak, oraingo honetan hiru lesionaturik zeudelako, eta erronka neketza zirudien Oiardo udal kiroldegitik punturen bat urratzea. Hasieran Iker eta Imanolen mutilak aurretik jarri ziren, baina etxekoak laster orekatu zuten norgehiagoka eta hamabosgarren minuturako aurretik ziren. Gure mutilek argi jokatu zuten eta ez zieten tarte handirik hartzen utzi etxekoei, azken minutuetan markagailua orekatu eta atsedenaldira gol bateko abantailaz, 12 eta 13, iritzi zirelarik..

Bigarrengoan lehia oso estua izan zen. Horitxoak beti izan ziren aurretik baina oso alde txikia izan zuten. Jokoaren parekotasunaren adibide garbiena bost minutu falta zirelarik markagailuak erakusten zuen 23nako berdinketa da. Azken bost minutu horietan gure mutilak gehiago izan ziren, jokoa hobetu kudetau eta hiru goleko errenta lortu zuten. Amaieran 24 eta 27 UROLA KE SUPER BMren alde.