Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KOPAK EZ DIE ON EGIN JUBENIL GIZONEZKOEI


Jokaturiko hiru jardueretan galtzaile suertatu dira.


UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUCIAko mutilek Federazio Txapelketako azken bi norgehiagokak irabazi zituzten eta bolada on batean sartuak ziren. Bolada horrek ez du jarraipenik izan Gipuzkoako Kopan eta jokaturiko hiru partidak galdu dituzte. Ikerren mutilek ez dituzte norgahuagoka txarrak jokatu eta hiru horietako bitan garaipena lortzeko zorian izan ziren.

Aloña Mendi KE eta CDB Leizaranen aurka jokatu zituzten bi lehen partidak. Biak orekatuak, oso borrokatuak eta zirraragarriak izan ziren. Bietan, lan erditan gure mutilek aurretik ziren baina amaieran ez zuten aldea mantentzen asmatu. Azken bost minutuetara berdinketaz iritsi ziren, baina bisitariek gehiago asmatu zuten eta gol bateko eta biko aldeaz irabazi zuten, hurrenez hurren.

Asteburu honetan Zumaiko Pulpo KEren aurka neurtu dituzte indarrak eta zumaiarrak, talde hobeagoa izanik, ez die garaipenerako inongo aukerarik eman. Etxekoak beti izan dira aurretik markagailuan, atsedenean lau golako aldea (14 eta 10) zuten eta amaieran seikoa (30 eta 24). Aipagarria da gure mutilek, zortzi goleko aldeaz galtzen joan arren, ez zutela inoiz amore eman eta ahalik eta emaitza hoberena lortzeko buru belarri aritu zirela.