Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GURE TALDEA IRITSI DA LLORETERA


Urola KEko neska-mutilak larunbat honetan iritsi dira Kataluinako herrira bihartik aurrera bertan jokatuko den txapelketa lehitatzeko.

Gaurko bazkalordurako iritsi da UROLA KEko espedizioa Lloret de Mar-a (Herrialde Katalanak). Bertan, Lloret Cup 2010 jokatuko dute bertaratutako 4 taldek: infantil gizonezkoetako bat, infantil emakumezko bat eta kadete gizonezko mailako bi. Aipatu, nazioarteko txapelketa dela eta ondorioz parte hartzaileen mailak beste era batera sailkatzen direla, 15 urtez azpikoak eta 17 urtez azpikoak.

Iritsi, hotela instalazioak eta ingurua ezagutu ondoren, bihar, igandea inagurazio ekitaldia izango da eta jarraian hasiko dira norgehiagokak. Gainera, gure taldeek izango dute txapelketa irekitzeko "ohorea" TSV Ismaningng (infantil gizonezkoak) eta Calonge CH (infantil emakumezkoak) aurkari dituztela.

Informazio gehiago