Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JUBENIL GIZONEZKOAK EGIAREN AURKA GALDU ZUTEN


Donostiarrak gehiago izan ziren eta gure taldeak ez zuen inongo aukerarik izan.


Larunbatean jokaturiko norgehiagokan hasieratik izan ziren nagusi bisitariek. Defentsan sendo eta erasoan abiadura handiz jokatuz laster zabaldu zuten tartea. UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUCIAko mutilek aurre egiten saitu ziren baina ahalegina ustela izan zen. Egiakoek defensa-eraso transizioa ziztu bizian burutzen zuten eta atsedenaldirako norgehiagoka erabakita zegoen.

Bigarren zatian horitxoek ez zuten amore eman, ahaleginean jarraitu zuten eta beraien jokoak hobera egin zuen. Horrela bigarren zati hori orekatuagoa izan zen. "Canariok" entrenatutako mutilek entrenamentuetan prestatutako jokaldiak egiten saitu ziren eta batzuetan fruitu onak eman zituzten. Hala eta guztiz ere bisitarien nagusitasuna nabarmena izan zen eta amaieran 19 eta 32 irabazi zuten.