Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA LAZTIREN PORROTA USURBILEN

alt
Horitxoen aulkia.

Bigarren zati eskas baten ondoren Iñigo Canteron mutilek ezin izan zuten arerio zuzen baten aurka.

Hasiera batean behintzat, maila mantentzeko arerio zuzena izango den taldeetako bati lau puntuko tartea ateratzeko aukera zuten UROLA KE LAZTIkoek, baina Usurbigo kantxaran zailtasuna ezagututa, erronka zaila zuten eta hala gertatu zen gure mutilek sei goleko aldeaz galdu bai zuten.

Lehenengo zatia oso orekatua izan zen. Txandaka agintzen zuten taldeek markagailuan, baina aldeak ez ziren inoiz nabarmenak izan. Parekotasun horretan bazirudien bisitariek usurbildarrek baino puntutxo bat gehiago zutela, bai fisikoki, bai teknikoki eta bai gogoari zegokionez. Hala eta guztiz ere atsedanaldian markagailuak 15nako berdinketa erakusten zuen.

Bigarren zatian norgehiagoka guztiz aldatu zen. Usurbil KEko jokalariak indartsuago kantxaratu ziren eta gure mutilak baino gehiago izan ziren, bai defentsan bai erasoan, eta markagailuan agintzen hasi ziren. Zatiaren erdialdean UROLA KE LAZTIkoek susperrraldi bat izan zuten eta berdintzea lortu bazuten ere ahalegina ordaindu eta etxekoak berriz ere zuloa zabaldu zuten.

Amaieran 37 eta 31ko emaitza usurbildarren alde. Agian alde handiegia batzuk eta besteak erakutsi zutenarentzat, bainan jokoa horrelako da. Emaitza honen ondorioz gure taldea sailkapenaren erdialdean kokatzen da, beste talde askorekin berdindurik. Aipatzekoa da gure taldeak maila honetan inoiz egin duen denboraldi hasiera onena dela aurtengoa.