Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LAUGARREN PORROTA JARRAIAN


Denboraldia zehar jasotako nekeak eraginda, UROLA KE LAZTIk laugarren partida jarraian galdu du,oraingoan Usurbilena aurka.


Larunbateko partida oso garrantzitsua zen gure talde nagusiaren etorkizuna argitzeko. Igoera lortzeko benetako aukerekin jarraitu ahal izateko irabazi beharra zegoen, baina taldearen jokoa ez da aste batzuk atzera bezain arin eta argia eta porrot berri bat jasan behar izan zuen.

Hasiera itxaropentsua izan zen horitxoentzat, aurkariaren jokoa nahiko erraz ganditzen zuten eta usurbildarrak konturatzerako lau gol atzetik ziren (5-1). Bisitariek suspertu ziren, ordea, eta markagailua orekatzeaz gain aurretik jartzeko gai izan ziren. Atsedenaldira iritsi arte gorriek nagusi izan ziren kantxan eta etxekoen azken ahaleginari esker tartea soilik hiru golekoa zen, 11 eta 14.

Bigarren zatiaren hasieran Iñigo Canterok entrenatutako mutilek gogotsu kantxataratu ziren. Defentsan sendo arituz eta erasoan azkar jokatuz markagailua irauli eta gol bat aurretik jartzea lortu zuten. Une horretan jokalariak eta Ispillan bildutako zalegoa garaipenean sinisten hasi ziren. Bainan lehen minutu horietan eginiko ahaleginaren ondorioz gure mutilek nekea nabaritzen hasi ziren eta usurbildarrak, berriz ere, aurretik jarri ziren. Hortik aurrera bisitariek partida kontrolpean izan zuten une oro, amaierara 28 eta 31 iritsi zirelarik.

Porrot berri honekin UROLA KE LAZTIkoek igoera postuetatik urrundu egin dira. Igoera ematen duen azken postua hiru puntutara dute eta igoerako helburua lortzea balentria bat dirudi une honetan. Garbi dago gure mutilei denboraldia luze egiten ari zaiela eta lehenengo faseko bigarren itzulian eginiko ahalegina orain ordaintzen ari direla.

Datorren asteburuan gure mutilak Sestao taldearen jokalekua bisitatuko dute. Irabaiz gero esperantzak berriz piztuko liratezke, baina beti aurretik ditugun taldeen hutsegiteen zai egon beharrak gauzak asko zailtzen ditu.