Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Asteburu kaxkarra UROLA LAZTIrentzat.


Horitxoek jokatutako bi partidak gol bakar batez galdu zituzten eta igorera lortzea zaildu egin zaie.


Aste buru honetan bi jardunaldi jokatzen ziren eta gure taldeak igoera lortzeko aurrera pauso handia emateko aukera zuen. Baina bi partidak galdu zituenez gelditzen diren jardunaldietan ezin da hutsik egin.

Ostiralean Zarautz liderraren aurka jokatu zuen gure talde nagusiak. Zarauztarrak partidarik galdu gabe zetozen arren, gure mutilek itxaropentsu egoteko arrazoiak ere bazituzten, aurtengo denboraldian elkarren aurka jokaturiko partida guztietan UROLA irten bai zen garaile. Oraingoan ordea desberdina izan zen. Lehenengo zatian, alde gutxigatik bada ere, bisitariek aurretik izan ziren markagailuan. Lehen zatiaren orekaren erakusgarri atsedenaldiko 13 eta 14koa. Bigarren zatian Iñigo Canterok prestaturiko taldea aurretik jartzeko gai izan zen baina zarauztarrak suspertu eta berriz ere aurretik jartzea lortu zuten, oraingoan hiru goleko errentaz. Etxekoak hortzak estutu eta markagailua berdintzea lortu zuten arren une erabakigarrietan huts egin zuten eta azkenean 28 eta 29 galdu zuten.

Larunbatean, besperako porrotaz errekuperatzeko astirik gabe, gure taldea Erandiori egin zion bisita. Partida ongi hasi zen horitxoentzat. Aurkaria baino gehiago ziren eta bost goleko errenta izan zuten lehen zatiaren une batzuetan. Atsedenaldira iritsi baino lehen etxekoek markagailua estutzea lortu zuten (14 eta 16). Bigarren zatiaren hasieran UROLA LAZTIkoek berriz ere bost goleko tartea irekitzea lortu zuten, baina pilatutako nekeak eta epaileen erabaki eztabaidagarri batzuk eginiko lan guztia alperrikakoa bihurtu zuen. Amaieran etxekoak nagusi, 32 eta 31.

Emaitza horien ondorioz taldea bosgarrena da sailkapenean, bigarren sailkatuarengadik puntu bakarrera. Sailkapena oso estu dagoenez, etxeko partidak irabaztea oso garrantzitsua izan daiteke igoera ziurtatzen duten bi postuetako bat lortu ahal izateko. Hare gehiago kontuan izanik gure taldearen aurretik dauden hirurak bisitari izango ditugula.