Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INFANTIL GIZONEZKOAK FINALERDIETARAKO SAILKATU DIRA

alt

Larunbatean JD Arrate “C” garaitu zuten 22 eta 33


Infantil Gizonekoak, Gipuzkoako Txapelketaren bigarren faseko azken partida zuten asteburuan. Ligari agurra ezin hobeto eman zioten, Eibarko Ipuruan, JD Arrate “C” taldea 22 eta 33 garaituz. Partida guztian, Ikerrek entrenatutako taldea aurretik izan zen markagailuan eta jokoaren ekimena berea izan zen une oro. Defentsako lanetan sendo aritu ziren eta erasoan asmatuz lehenengo herenean hiru eta hamaika nagusitu ziren. Bigarren herena hildo beretik joan zen, horitxoek kontrolpean izan zuten jokoa eta tartea zertxobait handitu zuten (8 eta 18). Hirugarren herena orekatuago izan zen, erasoak defentsei nagusitu zitzaien eta golak bi ateetan ikusi genituen. Amaieran hogeita bi eta hogeita hamairu UROLA KE PREMANKentzat.

Hasieran aipatu dugun bezala, partida honekin bukaera eman zaio Gipuzkoako Txapelketako bigarren faseari. Gure mutilek heuren multzoko bigarren postua lortu dute eta postu honek finalaurrekoak jokatzeko aukera ematen du. Finalerdian beste multzoko lehenengoaren aurka, Ereintza “A”ren aurka, neurtu beharko ditu indarrak. Zaila izango da finalera sailkatzea aurkariak bere partida guztiak irabazi bai ditu. Hala eta guztiz ere gure mutilek ez dira kikilduta irtengo eta partidan dena emango dutela ziur gaude. ZORIONAK ETA SEGI AURRERA MUTILAK!!!