Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DAGOENEKOZ NESKAK BERE TALDEKO TXAPELDUNAK DIRA

alt

Defentsan oinarritutako partida batean Forualdundiko Trofeoko Lehen Taldeko lidergoa ziurtatu dute.


Infantil emakumezkoen taldeak Ipuruako kantxa mitikoan Arrate taldea garaitu du. Espero bezala, partidaren hasiera makal samarra izan da. Bi taldeak zuhurtasunaz jokatu dute eta gol gutxi ikusi izan dira. Hala eta guztiz ere gure nesken nagusitasuna nabaria izan da eta herenaren amaierara 4 eta 8 aurretik iritsi dira.

Bigarren zatia are motelagoa izan zen. Horitxoek eibartarren erasoak gelditzen erraz asmatu zuten, baina erasoan kamuts ibili ziren, jaurtiketa asko hutseginez. Herenaren amaieran gure neskek aurretik jarraitzen zuten (5-9).

Hirugarren herenean, gure neskek erasoan gehiago asmatu eta aurkarian etsipena baliatuz, markagailuan geroz eta tarte handiagoa zabaldu zuten. Amaieran 7 eta 18 UROLA SUMINISTROS ELECTRICOS UROLA KEarentzat eta taldeko lehen postua ziurtatua.

Partidaren amaieran nesken poztasuna nabaria zen, lortutakoarekin harro eta pozik. Liga amaitutakoan, txapelketaren bukaera izango den edo beste taldekoen aurka finalerdiak jokatuko ote diren erabakitzeko dago oraindik.