Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA PREMANK 27, AMENABAR 32


Infantil gizonezkoak, partida borrokatu batean, liderraren aurka galdu dute.

Larunbatean partida on eta borrokatu bat ikusi ahal izan genuen Ispilla kiroldegian. Infantil mailako liderra, Zarautzko Amenabar "A" taldea, genuen bisitari. Partidarik galdu ez duen liderra da eta ia partida guztiak nagusitasun handiz irabazi ditu, bainan asteburu honetan Canariok prestaturiko mutilek estu hartu zituzten eta izardi franko bota behar izan zuten UROLA PREMANK taldea menperatu ahal izateko. Etxeko taldeak partida ona jokatu zuen, taldekide guztiak oso motibaturik kantxarartu ziren eta berdinetik berdinera lehiatu ziren lehenengo itzulian hogei goleko aldeaz irabazi zien taldearen aurka.

Bi taldeak lasai antzean hasi zuten partida, horrela hirugarren minutuan banako berdinketa genuen markagailuan. Etxekoak baloi pare bat galdu zituzten eta bisitariek kontraeraso azkarretan hiru goleko aldea lortu zuten. Baina horitxoek ez zeuden amore emateko prest, erreakzionatu eta hamaikagarren minutuan gol batera jarri ziren, 4 eta 5. Hala eta guztiz ere, lehen zatiko amaierara, gure mutilek bi goleko desabantailaz iritsi zirelarik 5 eta 7.

Bigarren herena joan etorriko norgahiagoka izan zen eta partida polita ikusi ahal izan genuen. Bi taldeak gogor saitu ziren, bai defentsako eta bai erasoko lanetan. Bisitariek eraginkorragoak izan ziren eta pixkanaka tartea handitzen joan ziren amaieran bost golekoa bihurtuz (14 - 19).

Gure mutilek ordea, azken hitza esan gabe zuten eta hirugarren zatiaren hasieran 3 eta 1eko partziala eginez, bigarren minuturako alde hori 3 goletara murriztu zuten. Hurrengo minutuetan gol tartea kopuru horretan mantendu bazen ere, horitxoek hortzak estutu eta oldartasun handiagoz jokatuz gol batera jarri ziren partida amaitzeko sei minutu faltan. Une horretan liderrak larritasuna somatu zuen, baina suspertu eta berriz ere hiru goleko aldea zabaltzea lortu zuen. Gure mutilek, partida irabazteko asmoz, kantxa osoan presioa egin zuten, baina ez zuten esperotako emaitza lortu eta azkenean zarauztarrak bost goleko aldeaz, 27 eta 32, garaile suertatu ziren.

Partida galdu arren, bai jokalariak eta bai bertaratutako ikusleak, aho zapore goxoarekin amaitu zuten partida. Alde batetik lehenengo itzulian Zarautzen erakutsitako baino talde hobea direla erakutsiz, liderra estu hartu zutelako. Eta bestetik, horrelako emaitza eta joko mailak, datorren astean Udarregi DBHren aurka jokatu beharreko partida erabakiorraren aurrean, itxaropentsu jartzen gaituelako. AUPA MUTILAK, EUTSI HORRI !