Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Neskek garaipenen arrastoan.

alt

8 eta 23ko emaitzaz garaitu dute Leizaran taldea.


Infantil emakumezkoak Andoainen izan dira gaur goizean sailkapeneko azken taldearen aurka indarrak neurtzen. Partidaren hasieran, gure neskei erritmoa hartzea kosta zaie eta gola nekez lortu dute. Lehen bost minutuak pasa ondoren lekutzen joan dira etxekoak baino gehiago zirela erakutsi dute eta lehen herenaren amaieran lau goleko aldea lortu dute ( 4 eta 8)

Bigarren zatian defentsako lana sendotu eta akats gutxiago egin dituzten arren, ez dira gai izan komeni zitzaien erritmoa ezartzea eta partida erabakita uzteko. Hala eta guztiz ere markagailuan tartea handitu dute (5 eta 12).

Azken herenean horitxoak guztiz esnatu dira, komeni zitzaien erritmoa ezarri dute eta goitik behera nagusitu dira. Lerro tartean jokatuz eta kontraerasoak ongi burutuz markagailua gizendu eta borobildu dute, amaierara 8 eta 23koarekin iristeko.

Garaipen berri honekin gure neskak Forualdundiko Trofeoko partida guztiak irabazi dituzte eta dagoenekoz hamar puntu lortu dituzte.