Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadeteek Jauja taldea garaitu dute.

alt

Landutako garaipena mutrikuarren aurka. 40-38.


Oso partida bizia ikusi ahal izan dugu arratsaldean Ispilla kiroldegira gerturatu garenok. UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUZIAko mutilek garaipen baliotsua lortu dute, taldean jubenilak dituen, Jauja Akilaperen aurka.

Lehenengo zatian, etxekoek joko ona lotzea lortu dute, erasoan asmatu eta une batzuetan jokaldi oso politak eginez gainera. Hala eta guztiz ere bisitariek markagailua parean mantentzea lortu dute. Azken hamar minutuetan UROLA KEkoek estutu eta lau goleko aldea irekitzeko gai izan dira, atsedenaldira iristearekin batera.

Bigarrengo zatian horitxoek ez dute markagailuaren alde patxadaz jokatzen asmatu. Arrapalada, presaka aritu dira eta erabaki oker dexente hartu dituzte. Hortaz balaliatuz mutrikuarrak markagailuan gerturatu egin dira. Horrela partida amaitzeko hamar minutu falta zirela bi goletara jarri dira (34 eta 32). Orduan, etxekoek, ikusleen bultzada eta animoekin, suspertu egin dira eta tartean mantentzea lortu dute. Amaiera 40 eta 38koarekin iritsi gara.

Aurkarien taldea gurea baino handiagoa eta zangarragoa dela kontuan harturik oso garaipen baliotsua lortu dute gure mutilek eta datozen jardunaldietarako kemena lortzeko balio izango die. Aipagarria da baita ere, infantilek gure taldeari egien dioten ekarpena, beraiek baino hiru urte zaharragoak diren jokalarien aurrean kikildu ez direlako.