Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPENAREKIN HASI

alt

Infantil gizonezkoak Egia "B" taldea garaituz hasi dute bigarren fasea.


Larunbatean Altzako kiroldegian jokatutako partida ez zen oso ona izan. Gure mutilek ez zitutez ideiak garbi izan erasoan eta defentsako lanetan ere ez ziren oso fin aritu. Hala eta guztiz ere UROLA PREMANKekoek garaipena lortu zuten eta bigarren fase honi hasiera ona emateko gai izan ziren. Ea garaipen honek lasaitu eta beraien aukeretan sinisteko balio dien eta hurrengo partidetan joko ona berreskuratzen duten.


Partida makal hasi zen, bi taldeei gola lortzea kostatzen zitzaien. Pixkanaka bazen ere, Ikeren mutilek golak sartzen hasi ziren eta atezainaren geldiketei esker (bi penalti ere gelditu zituen) markagailuan zuloa zabaltzea lortu zuten. Etxekoei lehengo gola lortzea hamabi minutu kosta zitzaien eta lehenengo zatiaren amaieran markagailuak 2 eta 7koa erakusten zuen.

Hurrengo bi zatiak oso berdinduak izan ziren. Horitxoei erasoan jokoa antolatzea kostatzen zitzaien eta defentsan makal aritu ziren, baina etxekoak markagailuan gerturatzeko ez ziren gai izan. Hirugarren zatian, nekearen poderioz edo, gol gutxiago izan ziren eta amaieran garaipena Urretxu-Zumarraga alderuntz etorri zen.

Aipagarria da taldearekin batera joaten den zalegoak erakusten duen umore ona. Atzo ere, dunbal eta turutaz, taldea eten gabe bultzatu zuen.