Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Imanol Garziandia Alustizak brontzezko domina irabazi du Munduko Eskubaloi Txapelketan

alt

·

    Lehen pausoak gurean eman zituen Imanol Garziandia brontzezko domina irabazi zuen Polonian eta Suedian ospatu den Munduko Eskubaloi Txapelketan, Espainiako selekzioarekin. Hirugarren posturako partida Suediaren aurka jokatu zuten larunbatean. Espainiako selekzioak 39 eta 36 irabazi zuen eta Imanolek gol bat sartu zuen.

    Urola EKeko harrobitik pasa diren jokalari guztietaz harro bagaude, zer esanik ez horrelako balentria lortzen dutenetaz.

    Imanol, zure baimenaz, lorpen horren zatitxo bat gure ere badela sentitzen dugu. Bejondeizula!!!

    Katea ez da eten, eta jarrai dezan lan egingo dugu !!! Gora Imanol !!! Aupa Urola !!!