Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ESKUBALOIAZ BLAI !!!

alt

Eskubaloiz kargaturik etorri zen urtarrilaren azken asteburua. Ohiko txapelketei, Jubenil Gizonezkoen mailako Euskal Ligara igotzeko Play Off-a gehitu zitzaion.

JUBENIL GIZONEZKOAK

    Dagoenekoz aipatu dugun bezala, Jubenil Mutilak kategoriako Euskal Ligara igotzeko Play Offak markatu du asteburua. Trapagaran Eskubaloia, Beltzagorri Eskubaloi Kluba, Egia Eskubaloia eta UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIko gure mutilek parte hartu zuten. Txapelketa bizi eta zirraragarri baten ondoren, Egiako donostiarrek irabazi zuten igoera ematen zuen txartela.

    Gureak oso ondo hasi ziren ostiralean Trapagaran garaituz, partida oso lehiatu eta horitxoen aldetik ondo jokatutako batean. Larunbatean ez ziren ondo sartu Egiaren aurkako partidan, eta hasiera txar horrek baldintzatu egin zuen partidaren bilakaera, eta Iñigoren mutilek ez ziren lehiatzeko gai izan. Azkenik, larunbatean bazirudien Beltzagorriren aurkako lehen zati duinean arantza aterako zutela, baina bigarren zatian behera etorri ziren eta garaipena, eta bigarren postua Bizkaia aldera joan ziren.

    Klubak zorionak eman nahi dizkie jokalariei eta teknikariei egindako ahaleginagatik eta jokoagatik, eta eskerrak eman nahi dizkie hiru egunetan Ispillara joan zen ikusle guztiei, mutilei eskaini zien laguntzagatik eta adorea emateagatik.

UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 33 - TRAPAGARAN ESKUBALOIA, 32
EGIA ESKUBALOIA, 38 - UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 26
UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 21 - BELTZAGORRI ESKUBALOIA, 25



1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    UROLA EK LAZTIMENDIren garaipen garrantzitsua denboraldian zuzeneko arerioetako bat izaten ari den taldearen aurrean.

    Saiekok,  jokalari garrantzitsuen hutsuneak izan arren, lehiari aurre egin zion pibotearekin jokatuz, lehen mailako jaurtiketekin eta atezainak eginiko ekarpenekin.

    Bestalde, horitxoek garaipanaren garrantziaz jabeturik, partida oso serioa egin zuten, aurkariari aukerarik eman gabe. Espero izatekoa zenez, bisitariei lehia luze egin zitzaien, eta, amaiera aldera, gure mutilek markagailuan tartea zabaltzea lortu zuten, 32 eta 23.

    Garaipen honekin, taulako puntuen aldea handitu eta gol average partikularra berreskuratuko dugu.

UROLA EK LAZTIMENDI, 32 - SAIEKO GRUPO SEYPREL, 23



1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

    Nagoreren neskek ezin izan zuten ezer egin Oriora eginiko bisitan, oriotarrak hobeak izan baitziren. Lehen zati kaskar baten ondoren, bigarrenean, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO taldeko neskak suspertu, indarberritu eta kementsu jardun zuten, zati txukun bat jokatu zutelarik.

    Bertaratutakoek epaileen erdipurdiko lana azpimarratu zuten. Bisitarien aurka aritzeaz gain, erakutsitako utzikeria salatu zuten, non une batzuetan jokalarien segurtasun fisikoa bermatu ez zutelarik.

    Zutitu, aurrera begiratu eta eskubaloiaz gozatzen jarraitzea besterik ez da gelditzen. Aupa Neskak!!!

ZUHEGAN ORIO ESKUBALOIA, 39 - UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 20




EMAITZAK · 2023 / 01 / 28-29

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

32

23

Saieko Grupo Seyprel

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Zuhegan Orio Eskubaloia

39

20

Urola EK · Construcciones Antio

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Cristaleria Gohierri

33

32

Trapagaran Eskubaloia

Egia Eskubaloia

38

26

Urola EK · Cristaleria Gohierri

Urola EK · Cristaleria Gohierri

21

25

Beltzagorri EK

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Autocares Jon Ander Elgoibar

15

28

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Urola EK · Antonio Aranzadi

-

-

Atsedena

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Urola EK · Urzum

24

25

Astigarraga Gys Sort Elgoibar

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Aloña Mendi KE

19

33

Urola EK · RSA

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Urola EK · Goierribus

15

18

Ordizia Enirio

Alebin Mistoa · Alebin Mixto

Urola EK · Deskarga Aroztegia

-

-

Atsedena

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena