Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

V. ANABEL SANTAMARIA TXAPELKETA

alt

Eskubaloiko Urolak V. Anabel Santamaría Txapelketa antolatu du datorren astelehenerako, hilaren 27rako

Aurreko urteetan bezala, ekitaldiak hainbat helburu ditu. Alde batetik, beheko kategorietan eskubaloia sustatu nahi du. Halaber, neuroendekapenezko gaixotasunak ikusarazten saiatzen da. Jasotzen den diru guztia Donostiako ospitale gunean dagoen Biodonostia Ikerketa Sanitarioko Institutuari emango zaio.

Dirua hiru bidetatik bilduko da: ekitaldira zuzendutako itsulapikoak jarri dira Zumarragako eta Urretxuko hainbat farmaziatan; txapelketa egun berean zozketatuko den otar baterako txartelak salduko dira eta kamisetak eta merchandisinga salduko dira.

Aurten Anabel Santamaría txapelketan emakumezkoen taldeak arituko dira. Infaltil mailako triangeluar batekin hasiko da, eta Hernani A, Hernani B eta Urolak hartuko dute parte. 16:00etatik 17:30era. Ondoren, 18:00etan, kadete mailako partida hasiko da Urola eta Hernani artean. Ondoren, 19:00etan, senior kategoriako partida jokatuko da Urola eta Txingudi taldeen artean. Azkenik, 20:15ean, saski baten zozketa egingo da