Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ANABEL SANTAMARÍA V. TXAPELKETA ARRAKASTATSUA

alt

Joan den abenduaren 27an, Anabel Santamariaren omenezko V. Txapelketa egin genuen. Antolaketak eta parte-hartzeak arrakastatsuak izan ziren.

Azken orduko aldaketak egin behar izan genituen, Txingudiko neskak ezin izan zirelako etorri, konfinatuta zeudelako. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketan parte hartzeko prest egoteagatik. Hala, hasieran nesken arteko txapelketa izan behar zuenak mutilen parte-hartzea izan zuen, eta aldaketak izan ziren lehiaketa-formatuan. Harnani Eskubaloi Taldea eta CB Urola EK taldeen arteko hiru partidaz gozatu ahal izan genuen.


Sentimenduei dagokienez, arratsalde hunkigarria izan zen, eta kirol-kontuetan bizia. Gehien gustatzen zaigun kirolaz, eskubaloiaz, gozatu genuen eta ikusgarritasuna eman genien neuroendekapenezko gaixotasunei. Ispillako harmailetan bildu zen jende ugariak ere primeran pasatu zuela pentsatu nahi dugu.

Saskiaren zozketa 807 zenbakiak irabazi zuen, eta zorioneko txartela duen Jesús Fernández erakundearekin harremanetan jarri da dagoeneko, eta oporraldiaren itzuleran 200 €-ko txartela emango diogu JOSETXO HARATEGIAn gastatzeko.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Hernani Eskubaloi Taldeari txapelketan parte hartzeko izan duen prestasunagatik eta eman dituen erraztasunengatik, eta Zumarraga eta Urretxuko udalei txapelketa antolatzeko eman duten laguntzagatik. Eskerrik asko eta hurrengo ekitaldira arte.