Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MAIATZAREN 7 ETA 8rako KARTELDEGIA

alt

·

    Asteburu honetan, maiatzaren 7an eta 8an, Zumarragako Ispilla kiroldegian Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetako eskubaloiko finalak egingo dira, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan.

    Horregatik, lokal gisa jokatzen ditugun partidak aldatu behar ditugu. Aukera aprobetxatuz, bi partida jokatuko ditugu Azkoitian, Zubiaurre kiroldegian. Urola Erdiko eskualdean zaila egiten zaie eskubaloiko taldeak osatzea, eta, beraz, neska-mutil batzuk gure Eskubaloi Eskolako kide dira, baita kimuen eta haurren taldeetakoak ere.

    Neska eta mutil hauek egiten duten ahalegina eta gogoa baloratzeko eta eskubaloia eskualdean sustatzeko, Azkoitian bi partida antolatzea erabaki dugu, Munoandi Eskubaloi Taldearekin eta Azkoitiko Udalarekin elkarlanean. Egutegia dela eta, gurekin entrenatzen eta jolasten duten neska-mutilek ezingo dute etxean egin, haien lagunen aurrean, baina ez dugu baztertzen aurrerago Zubiaurren beraien partidaren bat programatzea.